XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eguneko mila ta bosteun pezeta eskatu zien.

Urrengo egunetik asteko esan zioten. Jendea gustora zan Garberan.

Berak etzuan lan ederra artu. Lenego zazpi terdietan langilea jetxi.

Gero emakumeak beren esne eta tratoarekin. Amabietan langileak gora. Ordubatean andreak.

Ordubietan lanera, seirak arte libre. Oietan saiatzen zan bere lanean. Amabost eguneko lanak esan zioten eta urte terdi iraun zuan!.

Egin zuten errekako tunela ori.

Gero atera zioten tximiniak gaiñeko urak artzeko.

Asi ziran bi aldetatik mendiari kentzen. A ze plaza jarri zuten!

Errekatik zazpi bat metro altxatuta, azpiko arkaitzetatik artu zituzten zimelduak.

Ekin zioten etxeak egiten.

Ura zan suertea izan zutena. Azaldu zituzten planoak nolako pisoak izango ziran.

Eta denak eske. Bañan gordetzea nai bazenun ordaintzen asi bear zenduan.

Sarrerako eun mila pezeta. Denbora seiñalatzen zioten beste eun mila noiz ordaindu.

Etxea bukatu baiño len dena ordainduta.

Ori da besten diruarekin etxea egitea!. Gero beste kontu bat sortu zuten: Etxeak egiteko materialak garestitu egin zirala eta deretxoa zutela lenago paperean jarri zuten baiño geiago ordaindu bear.

Baziran len botatakoak jasota alde egin zutenak.

Ajola gutxi aieri!. Naiko erostunak zeuzkatenda!. Alde batetik sei etxe amalau pisokoak.

Beste aldetik bi. Bosteko eta seikoak iru guztira. Seireun bat bizilagun sortu ziran.

Danak gero dirua aurreratzen asi ziranean kotxea erosi nai!.

Besteak baiño gutxiago ez nai!.

Ura ekarrita nun utzi. Ortan ziran lanak!. Ibili ziran asarratuta.

Iluntzero bidea itzita aparkamentu eske.

Azkenean bastante leku jarri zioten. Isildu ziran beintzat!.

Gaur uste det Larratxon ondo bizi leikela, alkar maitatu bagendu. Ori gabe iñun ez!.

Beste pena bat daukat barrenean oroitzen naizen bakoitzean.

Larratxo baserriaren ondoan iturri eder bat zegoan putzua lurraren nibelean.

Askotan edan genduan bertatik. Etxeak egiten asi ziranean errekara sartu zuten iturri ori.

Udalde batean goiko soroan agertu zan nundik zetorren.

Larratxo bailara ori egin zanean bururatu bazan ur ori goiko soroan ondo artuta jarri izan bazan plazaren erdian zeinek juzgatu ze balio zeukan gaur, bertan edateko eta batez ere, udara partean jendea ugari izango zan ontzia artuta eta ur bila jetxiko zana.

Gau urak balio dunakin ze etorkizuna sartu zuten lurpean!. Pena ori nerekin eramango det!. Orra Larratxoko berriak jarri iñork irakurri nai badu.